1 Asaphen aditza. Adi çac ene leguea, oi ene populua: ene ahoco hitzetara makur çac hire beharria.
2 Paraboletan idequico dut ene ahoa, eta asmacarica erranen darozquitzuet hasteticaco gauçac.
3 Cer eta cer ez dugu aditu eta eçagutu, eta gure aitec darozquigute erran!
4 Ez dira hequien umeei gordeac guiçaldi batetic bercera. Guciec cantatzen cituzten Jaunaren laudorioac, ahalac eta harec eguin sendagailac.
5 Eta bere lekucotasuna eraiqui du Jacoben baithan, eta legue bat eçarri du Israelen, Gure arbasoei manatu diotzatenac eçagutarazteaz haren semeei,
6 Jaquinac içan citecen ondoco guiçaldian. Sorthuco eta jaiquico diren umeec kondatuco diozcate beren semeei,
7 Jaincoa baithan eçar deçatençat beren phesquiça, ez detzazten ahanz Jaincoaren eguinçac eta bilha detzazten haren manamenduac;
8 Beldurrez-eta bilhaca ditecen beren arbasoac beçala, guiçaldi tzar, Jaincoaren samurrarazle bat; Guiçaldi bat bere bihotza çucen bidatu ez duena, eta ceinaren izpiritua ez baita Jaincoaren baithaco sinhestean egon.
9 Efremen semeec, çaquitelaric arrambelaren hedatzen eta guecien igorcen, guibelaz itzuli dira guerlaco egunean.
10 Ez dute Jaincoarequilaco patua beguiratu, eta ez dira leguean nahi içan ibili.
11 Eta ahanci dituzte haren onguieguinac eta erakutsi diozcaten sendagailac.
12 Hequien arbasoen aitzinean sendagailac eguin ditu Eguiptoco lurrean eta Taniseco celhaiean.
13 Itsasoa urratu du eta iraganaraci diote, eta urac eçarri ditu çahagui batean beçala.
14 Eta egunaz hedoi batez bidatu ditu, eta gabaz su-arguiz.
15 Mortuan urratu du harri cotorra, eta edaran ditu ur-lece batetan beçala.
16 Eta ura atheratu du harritic, eta urac atheratu ditu hibaiac iduri.
17 Eta oraino haren contra bekatu eguitera jarri dira, eta samurcera ekarri dute Guciz-Gora toqui agorrean.
18 Eta beren bihotzetan ibili dira Jaincoa certan froga, jaquiac jateco galdatuz.
19 Eta Jaincoaz gaizqui minçatu dira; erran dute: Jaincoac xuxenduco ahal othe du mahain bat mortuan?
20 Jo duelacotz harria, eta urac atheratu direlacotz, eta turrustaca bazterrac estali dituztelacotz, Bere populuari oguia ere emanen ahal, edo jaquia xuxenduco othe dio?
21 Beraz Jaunac aditu cituen, eta luçatu çuen; eta haren sua biztu cen Jacoben contra, eta haren hasarrea igan cen Israelen gainera,
22 Ceren etzuten sinhetsi Jaincoa baithan, ez-eta iguriqui haren ganic salbamendua.
23 Eta manatu cioten gaineco hedoiei, eta idequi cituen ceruco atheac.
24 Eta mana uritan erori citzaioten jateco, eta ceruco oguia eman cioten.
25 Guiçonac jan çuen aingueruen oguia; hazcurria nasaiqui igorri cioten.
26 Hegoa kendu çuen cerutic eta bere indarraz sarraraci çuen Africaco haicea.
27 Eta hequien gainera herrautsa beçala erorraraci cituen haraguiac, eta itsasoco legarra beçala hegastinac.
28 Eta hegastinac erori ciren hequien campen erdira, olhen ingurura.
29 Eta jan çuten, eta gaindizca ase ciren. Jaincoac iraganaraci çaroeten beren guticia,
30 Eta beren lehia etzitzaioten hutsic guelditu. Haraguiac ahoan cituzten oraino,
31 Eta Jaincoaren hasarrea igan citzaioten gainera. Eta hil cituen hequietaric lehembicicoac, eta arthiqui cituen Israelgo hautac.
32 Horien gucien gatic ere, bekatu eguin çuten oraino, eta etzuten sinhetsi Jaincoaren sendagailetan.
33 Eta hequien egunac iraungui ciren ezdeusquerian, eta hequien urtheac laster iragan ciren.
34 Jaincoac hilcen cituenean, orduan bilhatzen çuten hura; orduan itzulcen eta goicetic haren gana heldu ciren.
35 Orduan orhoitzen ciren Jaincoa cela hequien lagunça, eta Jainco gora cela hequien berreroslea.
36 Eta maite çuten ahoz, eta hequien mihia gueçurrez minço citzaioen.
37 Bainan hequien bihotza etzen haren alderat çucena, eta etzauden fidel harequilaco patuan.
38 Jauna ordean urricalmendutsu cen, barkatzen çaroeten hequien bekatuei eta etzituen alde bat xahutzen. Eta eguiten çuen bere hasarrearen aldaratzera, eta bere hasarrea etzuen gucia bizterat uzten.
39 Eta orhoitzen cen haraguizco guiçon batzu cirela; haice bat, dihoana eta bihurcen ez dena.
40 Mortuan cembat aldiz etzuten gaizcuratu! Cembatetan etzuten hasarretzerat ekarri leku agor hartan!
41 Eta berenera itzulcen ciren, eta froguetan eçarcen çuten Jaincoa, eta uhertarazten çuten Israelgo saindua.
42 Etziren haren escuaz orhoitzen, beren hersarien aztaparretic atheratu cituen egun hartaz;
43 Nola Eguiptoan aguertu cituen bere eçagutzariac, eta Tanisco celhaiean bere sendagailac;
44 Nola odoletara bihurtu cituen hequien hibaiac eta urac, edaterat ez uzteco;
45 Nola igorri çaroezten ulieria bat jaten cituena, eta iguela xahutzen cituena;
46 Nola herdoari eman cituen hequien fruituac, eta xartalari hequien uztac;
47 Nola harriaz hil cituen hequien mahastiac, eta içotzaz hequien marçocac;
48 Nola harriari eman cituen hequien aciendac, eta suari hequien içateac;
49 Nola hequien gainera igorri cituen bere hasarrearen gaitzidura, bere gaitzidura eta hasarrea, eta hestura guciac, aingueru gaixtoen bidez.
50 Bide bat eguin çaroen bere hasarreari, eta etzituen hequien biciac heriotzetic guphidetsi, eta hequien aciendac ere hilaraci cituen.
51 Jo cituen lehen-sorthu guciac Eguiptoco lurrean, hequien lan gucietaco picainac Camen olhetan.
52 Eta arthalde bat beçala atheratu çuen bere populua, eta ardiac beçala eraman mortura.
53 Eta eraman cituen phesquiçaz betheac eta beldurric gabe, eta itsasoaz estali cituen hequien etsaiac.
54 Eta eraman cituen bere sainduespeneco mendira, haren escuina jabetu cen mendira. Eta bere populuaren aitzinetic iraici cituen jendaiac, eta çortera phartitu çaroen lurra, sokaz neurtu ondoan:
55 Eta hequien olhetan Israelgo leinuei eguinaraci çaroeten beren egoitza.
56 Eta hauquiec froguetan eçarri eta uhertaraci çuten Jainco guciz gora, eta etzuten beguiratu haren leguea.
57 Eta makurtu ciren eta etzuten iduqui patua: beren aiten arara, arrambela tzarraren idurico eguin ciren.
58 Hasarretzera ekarri çuten beren munhoequin eta bekaizgo eman çaroten beren jaincomoldeequin.
59 Jaincoac ençun çuen: nardatu cen, eta ezdeustu çuen Israel.
60 Eta arbuiatu çuen Siloco tabernaclea, bere tabernaclea, ceintan eguin baitzuen bere egoitza guiçonen artean.
61 Eta gathibutasunera eman çuen hequien indarra eta etsaien escura hequien edergailua.
62 Ezpaten artean hersi çuen bere populua, eta nardatu cen bere primançaz.
63 Suac iretsi cituen hequien guiçon-gazteac, eta nescatchac etziren deithoratuac içan.
64 Hequien apheçac ezpataren azpira erori ciren, eta hequien alhargunençat etzen nigarric.
65 Eta Jauna atzarri cen lotaric beçala, arnoan balsatu den guiçon hazcarra beçala.
66 Eta bere etsaiac jo cituen guibelean; bethico laidoaz estali cituen.
67 Hastandu çuen Josepen olha, eta etzuen hautatu Efraimen leinua.
68 Bainan hautatu cituen Judaco leinua, Siongo mendi, maithatu duena.
69 Eta licornaren adarra beçala alchatu çuen bere sainduteguia, bethicotzat gogortu çuen lurrean.
70 Eta hautatu çuen Dabid, bere cerbitzaria, ardi-arthaldeen erditic; ardi ernarien ondotic hartu çuen,
71 Alharaz cetzan Jacob, haren cerbitzaria, eta Israel, haren primança.
72 Eta Dabidec alharaci cituen bere bihotzeco garbitasunean, eta erabili cituen bere escuetaco adimenduan.