1 Psalmoco cantica Coreren semeei, azqueneraino, Mahelethençat ihardesteco, Eman Ezraharraren adigarria.
2 Ene salbamenduco Jainco Jauna, gau eta egun deihadarrez egotu naiz çure aitzinean.
3 Ene othoitza hel bedi çure aitzinera; ene errequeiari beheiti dioçoçu çure beharria;
4 Ceren gaitzez bethea baita ene arima, eta ene bicia heriotzera hurbildua.
5 Iduquia naiz putzura jausten direnequilaco; eguina naiz lagunçaric gabeco guiçon,
6 Hilen artean libro dena beçala; Sarrasquituac içan ondoan, hobietan lo daudenac beçala, ceinetaz ez baitzare guehiago orhoitzen, eta çure escuz hastanduac baitira.
7 Eçarri haute putzuaren çolan, leku ilhumbetsuetan eta herioaren itzalpean.
8 Ene gainean jarri da çure hasarrea, eta ene gainera igorri ditutzu çure uhar guciac.
9 Ene ganic urrundu ditutzu ene eçagunac; hartu naute beren hatsgarri. Etsaiari arthiquia içan naiz, eta ecin ilki naiteque;
10 Beharrez iraungui dira ene beguiac. Çuri oihu eguin darotzut, Jauna; egun gucian çure gana hedatu ditut escuac.
11 Sendagailac eguinen othe ditutzu hilençat; edo midicuec bizturic, aithor emanen othe darotzute?
12 Hobian norbait minçatuco othe da çure urricalmenduaz, eta galpenean çure eguiaz?
13 Ilhumbeetan eçagutuac içanen othe dira çure sendagailac, eta ahanzpeneco lurrean çure çucentasuna?
14 Eta nic, Jauna, çure gana eguin dut oihu, eta goicetic helduco çaitzu ene othoitza.
15 Certaco, Jauna, hastancen duçu ene othoitza, eta ene ganic baztercen duçu çure beguithartea?
16 Ni naiz behar eta ene gaztetasunetic nekeen erdian; berriz, goratua içan ondoan, aphaldua eta nahasia naiz.
17 Ene gainetic iragan dira çure hasarreac, eta çure icialdiec nahasi naute.
18 Egun gucian inguratu naute urac beçala, eta oroc batean naute inguracatu.
19 Ene gatic beharraz urrundu ditutzu ene adisquide, ahaide eta eçagunac.