1 Asaphen aditza. Oi Jaincoa, cergatic bethico hastandu gaituçu? çure hasarrea sutan jarri da çure hespileco ardien contra.
2 Orhoit çaiteci, hastetic goçatu duçun çure bilkuaz. Berrerosi duçu çure primançaco makila, Siongo mendia ceintan eguin içan baituçu çure egoitza.
3 Goiti çatzu çure escuac hequien hampurusquerien eragozteco: etsaiac cembat gaixtaqueria ez du eguin çure leku sainduan!
4 Çu gaitzets çaituztenec beren buruac espantatu dituzte çure besta-buruaren erdian. Beren banderac eçagutzaritzat eçarri dituzte haren gainean,
5 Nola ilki-bidean, eta etzaquiten cer hari ciren. Çuhaitz oihanean beçala, haizcoraz
6 Hautsi dituzte han berean hango atheac; haizcoraz eta marteluaz hura lurrerat arthiqui dute.
7 Suz erre dute çure sainduteguia, lurrean lohitu dute çure icenaren tabernaclea.
8 Hequien ahaidegoac batean erran du bere bihotzean: Lurretic gueldiaraz detzagun Jaincoaren besta guciac.
9 Ez dugu guretzateco sendagailaric ikusten, guehiago ez da profetaric eta Jaincoac ez gaitu guehiago eçagutzen.
10 Oi Jaincoa, noiz arteo etsaia iroica harico çaiquigu? noiz arteo azquenecotz ixterbeguiac burhoca hasarrearacico du çure icena?
11 Certaco aldaratzen dituçu çure escua eta çure escuina alde bat çure bulharretic?
12 Bada, Jaincoac, egundainoticaco gure erregueac, salbamendua eguin du lurraren erdian.
13 Çure indarraz fincatu duçu itsasoa; urean hautsi ditutzu erainsugueen buruac.
14 Çuc xehacatu ditutzu erainsuguearen buruac, eta hura jatera eman daroeçu Ethiopiaco populuei.
15 Çuc urratu ditutzu harri cotorrac ilkiarazteco ithurriac eta uharrac; çuc agorraraci ditutzu Ethango hibaiac.
16 Eguna çurea da eta çurea da gaua; çuc eguin ditutzu arguizcorria eta iguzquia.
17 Çuc eguin ditutzu lurreco eremu guciac; çuc eguin ditutzu uda eta primadera.
18 Huntaz orhoit çaite, etsaiac jaçarri dioela Jaunari, eta populu çoro batec burhoztatu duela çure icena.
19 Basabereei ez bequiozquiotzute arthic çuri aithor ematen darotzuten arimac, eta azqueneraino ez betzatzu ahanz çure behar gaixoen arimac.
20 Beguira çoçu çure patuari, ceren gaizqui bilduricaco etchez betheac baitira lurreco guiçonic erdeinagarrienac.
21 Aphaldua dena ez bedi ahalquetan itzul; beharrac eta erromesac laudatuco dute çure icena.
22 Jaiqui çaite, Jaincoa, çure çucenari emoçu bide; orhoit çaiteci çure alderaco irainez, çoroac egun oroz eguiten darozquitzunez.
23 Ez ahanz çure etsaien izcolac; çu higüincen çaituztenen hampurustasuna igaiten hari da bethi.