1 Azqueneraino, gambiatuac içanen direnençat, Asaphen lekucotasuna, psalmoa.
2 Ençun çaçu, oi çu, Israeli hotsematen dioçuna, Josep ardi bat beçala bidatzen duçuna. Querubinen gainean jarria çarena, alfer çaite
3 Efraimen, Benjaminen eta Manaseren beguietara. Eraguioçu çure bothereari, eta çato gure salbatzera.
4 Jaincoa, bihurraraz gaitzatzu; erakuts diçaguçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque.
5 Armadetaco Jainco Jauna, naiz arteo samur egonen çarozquio çure cerbitzariaren othoitzari?
6 Noiz arteo hacico gaituçu nigarrezco oguiaz, eta edatera emanen darocuçu nigarra unci handitic?
7 Gure hauçoen ixterbegui eçarri gaituçu, eta gure etsaiec erdeinatu gaituzte.
8 Armadetaco Jaincoa, bihurraraz gaitzatzu; erakuts diçaguçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque.
9 Eguiptotic atheratu duçu mahastia, eta jendaiac iraiciric landatu duçu.
10 Bideco buruçagui içatu çare haren aitzinean, eta landatu ditutzu haren erroac, eta bethe du lurra.
11 Haren itzalac estali ditu mendiac, eta haren aihenec Jaincoaren cedroac.
12 Haren gandoac hedatu dira itsasoraino eta haren aldascac hibairaino.
13 Certaco urratu duçu haren harrasia eta larrutzen dute bidean iragaiten diren guciec?
14 Oihanetic basurdeac xahutu du, eta basabere guciec murriztu dute.
15 Armadetaco Jaincoa, itzul çaite; beguira çaçu cerutic, ikus eta ikar çaçu mahasti hau.
16 Gothor çaçu çure escuinac landatu duen mahatsa, eta beguia emoçu guiçonaren semeari, ceina çuretzat fincatu baituçu.
17 Çure mahastia suz errea da eta azpitic joa: çure beguitharteco dixiduac galduco ditu guciec.
18 Çure escua hel bedi çure escuineco guiçonaren gainera eta guiçonaren semearen gainera, ceina çuretzat fincatu baituçu.
19 Eta ez gare çure ganic guibelatuco; eta bizcortuco gaituçu, eta dei eguinen diogu çure icenari.
20 Armadetaco Jainco Jauna, bihurraraz gaitzatzu; erakutsaçu çure beguithartea, eta salbatuac gaitezque.