1 Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat, Dabiden psalmoa.
2 Jaincoa, salba neçaçu, ceren ene arimaraino urac sarthu baitira.
3 Ixtilean barna sarthua naiz, eta ondoric ez da. Itsaso-çabalera heldu naiz eta phesiac itho nau.
4 Oihuca ethendu naiz, erlastu da ene cinçurra; iraunguitu dira ene beguiac ene Jaincoaren iguri nagoelaric.
5 Ariaric gabe gaitzirizcotan hartu nautenac, ene buruco ileac baino usuagotu dira. Ene etsai, bidegabezqui niri jarraiqui direnac, hazcartu dira; hartu ez nuena pagatu dut orduan.
6 Jauna, çuc badaquiçu ene jaquin-escasaren berri, eta ene hutsac etzaizquitzu gordeac.
7 Jauna, armadetaco Jauna, çure iguri daudenac ez beitez ene gainean ahalca. Israelgo Jaincoa, çu bilhatzen çaituztenac ez beitez ene gatic içan ahalquetan eçarriac;
8 Ceren çure gatic jasan baitut laidoa, ahalqueac estali baitu ene beguithartea.
9 Arrotz bilhacatua içan natzaiote erre anaiei, atze ene amaren semeei;
10 Ceren erre nauen çure etchearen alderaco karrac, eta çu laidoztatzen cintuztenen irainac ene gainera erori baitira.
11 Eta ene arima baruraren azpian eçarri dut, eta laidotara bihurtua içan çait.
12 Eta çurdatz bat eçarri dut soinecotzat, eta hequiei irrigarri eguin natzaiote.
13 Athean jarcen cirenac, ene contra minçatzen ciren, eta arno edaten hari cirenec ene gainean cantatzen çuten.
14 Nic ordean, Jauna, çuri igorcen darotzut ene othoitza: orai da, Jaincoa, atseguin duqueçunaren erakusteho ordua. Ençun neçaçu çure urricalmendu handian eta çure hitz salbagarriaren cintasunean.
15 Ixtiletic athera neçaçu, eta ez naiz hondatuco; athera neçaçu gaitzets nautenen escuetaric eta uren çolatic.
16 Ureco phesiac itho ez beneça, çurrumbiloac irets ez beneça, eta putzuco ahoa ez bedi hers ene gainera.
17 Ençun neçaçu, Jauna, ceren onguicoi baita çure urricalcortasuna; beguira çaçu ene gainera çure urricalpen handien arabera.
18 Ez beçaçu aldara çure beguithartea çure cerbitzariaren gainetic; laster ençun neçaçu, ecen hesturan nabila.
19 Atzarria çagozquio ene arimari, eta libra çaçu; salba neçaçu ene etsaien gatic.
20 Çuc badaquizquitzu ene laido, deboilamendu, ahalqueriac.
21 Çure aitzinean dira ni hestutzen nauten guciac: ene bihotzac iguriqui ditu laidoa eta beharra. Iguri egon naiz nor sarthuco cen ene atsecabean, eta ez da nihor içan; norc emanen çarodan goçacari, eta nihor ez dut aurkitu.
22 Jatecotzat mina eman darotade; egarrian edaritzat minagrea.
23 Hequien mahaina hequien aitzinean bilhaca bedi arte bat, hequien gaizquien sari, hequiençat behaitopagailu bat.
24 Lambro beitez hequien beguiac, ez deçaten ikus, eta bethi makurtua iduc bioçoçute bizcarra.
25 Hequien gainera ixur çaçu çure hasarrea, eta çure hasarrearen keac atzeman betza.
26 Hequien egon-lekua mortu bilhaca bedi, eta nihor ez bedi içan hequien olhetan egoteco;
27 Jaçarri diotelacotz çuc jaçarri dioçunari, eta berhatu dutelacotz ene çaurietaricaco oinhacearen gainera.
28 Gaizquia eraguioçute beren gaizquiaren gainera, eta ez beitez sar çure çucembidean.
29 Borratuac içan beitez bicien liburutic: eta prestuequin ez beitez iscribatuac içan.
30 Beharrac eta atsecabeac joa naducate ni: bainan, Jaincoa, çure escu salbagarriac eguin darot lagunça.
31 Cantiquequin laudaturen dut Jaincoaren icena, eta goretsiren dut ene laudorioetan.
32 Eta gogaragarriago içanen çaio, ecenetz aratche gazte, adar eta behatz eguiten hari dena.
33 Beharrec ikus beçate, eta bozcaria beitez: bilha çaçue Jaincoa, eta bicico da çuen arima:
34 Ecen Jaunac ençun ditu beharrac, eta ez ditu arbuiatu bere gathibuac.
35 Lauda beçate ceruec eta lurrac, itsasoac eta hequietan diren cierpeec:
36 Ecen Jaincoac salbaturen du Sion: berrituac içanen dira Judaco hiriac. Eta han eguinen dute beren egoitza, eta beren çucenaren bidez ardietsiren dute hura.
37 Eta haren cerbitzarien ondocoec hura goçaturen dute, eta haren icena maite dutenec beren egoitza han eguinen dute.