Psalmoac 44 BHNT

1 Azqueneraino, aldatuac içanen direnençat; Coreren semeen adigarri. Maitearençat cantica.

2 Ene bihotzac solas on bat atheratu du; erreguerençat dut ene cantua.       Ene mihia çalhuqui iscribatzen duen iscribauaren hegatsaren pare da.

3 Oi guiçasemeetaric ederrena, graciaz betheac dira çure ezpainac; hargatic benedicatu çaitu Jaunac bethico.

4 Oi guciz botheretsu çarena, tinca çaçu guerrian çure ezpata.

5 Alcha çaite çure ospean eta edertasunean; çorionean aitzina çaite eta erreguina,       Eguiaren, eztitasunaren eta çucentasunaren ariaz, eta espantagarriqui bidaturen çaitu çure escuinac.

6 Çure gueci çorrotzac sarthuco dira erregueren etsaien bihotzetan; populuac çure azpira erorico dira.

7 Oi Jaincoa, menderen mendetaco da çure jarlekua; çucentasuneco cigorra.

8 Çucembidea maithatu duçu, eta tzarqueria higüindu; hargatic, oi Jaincoa, gançutu çaitu çure Jaincoac bozcariozco olioaz, çure lagunkide gucien artetic.

9 Mirra, aloes eta canela usaina ilkitzen da çure soinecoetaric eta çure boliazco etcheetaric: hequietaz

10 Erregueen alabec eguin dute çure goçoa, çuri ohore ekarceco.       Erreguina çure escuinean xutic çagoen, soin urheztatu batequin, asco edergailuz inguratua.

11 Adi eta ikusaçu, ene alaba, emaçu beharria; ahanz çatzu çure herria eta çure aitaren etchea.

12 Eta erregue çure edertasunaz lehiatuco da; ecen bera da çure Jainco Jauna, eta adoratuco dute.

13 Eta Tirreco nescatchac ethorrico dira emaitzequin; populuco aberats guciec errequeituco dute çure beguithartea.

14 Erregueren alabaren ospe gucia barneticacoa da; lits urheztatuz

15 Eta lorecaduraz inguratua da.       Haren ondotic nescatchac erakarrico diozcate erregueri; haren lagunac ekarriac içanen dira çure aitzinera.

16 Bozcario gucietan ekarriac içanen dira; erregueren templora erakarriren dituzte.

17 Çure arbasoen orde, semeac sorthu çaizquitzu; lur guciaren gainean buruçagui eçarrico ditutzu.

18 Guiçamende gucietan çure icenaz orhoit içanen dira.       Hargatic populuec aithor bihurturen darotzute bethi eta menderen mendetan.