1 Dabiden psalmoa, bere seme Absalom ondotic çabilcoenean. Jauna, ençun çaçu ene othoitza; çure cintasunean onhets beçate çure beharriec ene errequeia; ençun neçaçu çure çucentasunean.
2 Eta ez becedi sar juiamendutan çure cerbitzariarequin, ceren ez baita guiçon biciric çure aitzinean garbi içanen denic.
3 Ençun neçaçu, ceren etsaiac jaçarri baitio ene arimari, eta lurreraino aphaldu baitu ene bicia. Ilhumbeetan eçarri nau, aspaldico hilac iduri,
4 Eta ene izpiritua ene gainean grinatua da; bihotza asaldutan dut ene barnean.
5 Orhoitu naiz behialaco egunez; ene gogoa erabili dut çure eguinça gucien gainean; alhatzen nincen çure escuetaco lanez.
6 Hedatu darozquitzut escuac; ene arima deiez dagoquiçu uric gabeco lur bat iduri.
7 Laster ençun neçaçu, Jauna; iraungui da ene izpiritua. Ez biaçaçu aldara çure beguithartea, ecen eguin nintaque putzura jausten direnen idurico.
8 Goicetic adiaraz diçadaçu çure urricalmendua, ceren içan dudan çure baithan ene iguriquitza. Eçagutaraz diçadaçu ibili behar naicen bidea, ceren çure ganat alchatu dudan ene arima.
9 Jauna, çure ganat ihes eguin dut, athera neçaçu ene etsaien aztaparretic;
10 Irakats diçadaçu çure nahiaren eguiten, ceren çu baitzare ene Jaincoa. Çure izpiritu onac eramanen nau çucentasuneco lurrera; çure icenaren gatic,
11 Jauna, biciaracico nauçu çure çucentasunaren arabera; Hesturatic atheratuco duçu ene arima;
12 Eta ene ganateco çure urricalmenduan, xahutuco ditutzu ene etsai guciac. Eta galduco ditutzu ene arima hestutua daducatenac oro, ceren naicen ni çure cerbitzaria.