1 Lauda Jauna, Agjeoren eta Çacariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den guiçona! Haren manamenduetan guciz laket dena.
2 Lurraren gainean ahaldun içanen da haren ganicaco ondoregoa: benedicatuac içanen dira prestuen umeac.
3 Ospea eta aberastasunac haren etchean içanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.
4 Ilhumbeetan prestuei argui bat ilki çaiote: Jauna urricalcor, urricalmendutsu eta çucena da.
5 Dohatsua da urricalcen eta maileguz ematen duen guiçona! Bere solas guciac adimendurequin aphaincen ditu;
6 Hargatic ez da behinere kordocatua içanen.
7 Prestua bethi gucian içanen da orhoitzapenetan; gaizqui ençute beldurric ez du içanen. Jaunaren baithan iguriquitzera dago haren bihotza;
8 Haren bihotza gothortua da; ez da kordocatuco bere etsaiac heciac ikusi arteo.
9 Barraiatu, beharrei eman du bere içana; haren çucentasunac menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara içanen da goratua.
10 Gaixtaguinac ikusico du eta hasarretuco da; carrascatuco ditu horçac eta ihartuco da: galduco da bekatoreen lehia.