1 Mailetaco cantica. Boztu naiz erran daroztedan solas hauquietan: Goanen gare Jaunaren etchera.
2 Gure oinac çure lorioetan baratuac çaudecen, oi Jerusaleme.
3 Jerusaleme, ceina alchatzen baitute hiri bat beçala, eta ceintan norc berac içanen baitu bere çathia.
4 Alabainan hunat igan dira leinuac, Jaunaren leinuac, Israelen lekucotasuna, Jaunaren icenari aithor bihurceco.
5 Ecen hemen jarri dituzte justiciaco alkiac, Dabiden etchearen gainean asentatu alkiac.
6 Galda çatzue, Jerusalemen baquearen onetan direnac, eta nasaiciaren erdian içan beitez çu maite çaituztenac.
7 Baquea içan bedi çure hazcargailuetan eta nasaicia çure dorreetan.
8 Ene anaia eta hurbilen gatic aiphatzen dut baquea çuretzat.
9 Gure Jainco Jaunaren etchea gatic, çuretzat bilhatu ditut onac.