1 Dabidi berari. Ene arima, benedica çaçu Jauna. Jainco Jauna, handizqui çare goretsia. Ospez eta edertasunez inguratu çare;
2 Arguiz jauncia çare soineco batez beçala. Cerua larru-olha bat beçala hedatu duçu;
3 Haren gain-aldeac urez estali ditutzu; Hedoiaren gainera igaiten çare; ibilcen çare haiceen hegalen gainean;
4 Çure aingueruac eguiten ditutzu haicearen pare, eta çure manu-bethetzaileac su erregarria beçala;
5 Lurra asentatu duçu bere asentuaren gainean, eta ez da menderen mendetan makurtuco.
6 Lecea çuen jauncitzat soineco baten pare; urec estalcen cituzten mendiac.
7 Ihes eguin dute çure larderiaren aitzinean; çure ihurçuriaren burrumbac ikaratu ditu.
8 Mendiac igaiten eta celhaiac jausten dira bereci dioçuten lekuan.
9 Urei eçarri dioçute iraganen ez duten mugarria, eta ez dira lurraren estalcera bihurtuco.
10 Ithurriac igorcen ditutzu haranac gaindi, eta urac iragaiten dira mendi artetaric.
11 Bazterretaco abere guciec hetaric edaten dute; basastoac, beren egarrian, hequien beguira daude.
12 Ceruco hegastinac hequien gainean egoten dira; harrien erditic cantatzen dute.
13 Mendiac urztatzen ditutzu beren gain-aldeetaric; lurra asetzen da çure escuetaricaco fruituz.
14 Sorhoa sorrarazten duçu aciendençat eta belharrac guiçonaren cerbitzuco; Lurretic atheratzen ditutzu oguia,
15 Eta arnoa, guiçonaren bihotza harrotzen duena; Olioa beguithartea arraitzen duena, eta oguia, guiçonaren bihotza hazcarcen duena.
16 Bazterretaco çuhaitzac eta Libango cedroac, çuc landatu ditutzunac, nasaiqui hacico dira;
17 Xoriec hequietan eguinen dituzte ohanceac. Amiamocoaren etchea da orotaric gorena.
18 Mendi gorac orenençat dira, harriac sagarroien ihes-lekuac.
19 Ilharguia eguin duçu, demboren erakusteco; iguzquiac badaqui noiz etzan.
20 Ilhumbeac eçarri ditutzu, eta gaua eguin da; gauaz dabilça oihaneco abere guciac;
21 Lehoincumeac orroaz daude beren pusca beharrez, eta Jaincoari galdatzen diote jatecoa.
22 Iguzquia ilkitzen da; bilcen dira eta beren etzan-lekuetan jarcen.
23 Guiçona orduan atheratzen da bere lanera eta eguitecora arrats arteo.
24 Ceinen diren ederresgarri, Jauna, çure obrac! Çuhurciarequin eguin ditutzu guciac: lurra bethea da çure onguiez.
25 Hori da itsasoaren handia eta çabala! Hortan daude nihonereco cierpequetac, Abere xeheac handiequin;
26 Hor iragaiten dira unciac; Hor dabila erainsugue hura, ceina hor dostatzeco eguin içan baituçu.
27 Oro beguira daude eman dioçoçuten bere orduan jatecoa.
28 Çuc emanez, bilduco dute; çuc escua çabalduz, ontasunez oro betheco dira.
29 Berriz, aldaratzen baduçu beguithartea, nahasmendutan jarrico dira; kenduco dioçute hatsa, eta iraunguico dira eta beren herrautsera bihurtuco.
30 Igorrico duçu çure izpiritua eta creatuac içanen dira, eta berrituco duçu lurraren gaina.
31 Jaunaren ospeac birau menderen mendetan! Jaunac goço hartuco du bere eguincetan.
32 Harec beguiratzen dio lurrari, eta ikararazten du; uquitzen ditu mendiac, eta ketan jarcen dira.
33 Jauna cantaturen dut ene bici gucian; bicico naiceno, psalmotan ospaturen dut ene Jaincoa.
34 Gogaraco içan bequizquio ene hitzac; nic berriz, Jauna baithan hartuco dut ene goçoa.
35 Lurretic sunsi beitez bekatoreac eta gaixtaguinac, guehiago ez diren beçala; ene arima, benedica çaçu Jauna.