1 Lauda Jauna. Lauda çaçue Jaunaren icena; lauda çaçue Jauna, haren cerbitzariec.
2 Jaunaren etchean, gure Jaincoaren temploco lorioetan çaudeztenec,
3 Lauda çaçue Jauna, ceren Jauna ona baita; psalmoac canta çatzue haren icenari, ceren goçoa baita.
4 Alabainan Jaunac beretzat hautatu du Jacob, bere-beretzat Israel.
5 Ecen neronec eçagutu dut Jauna handia dela, eta gure Jaincoa jainco gucien gainecoa.
6 Nahi içan dituen guciac eguin ditu Jaunac ceru-lurretan, itsaso eta ondar-leceetan.
7 Harec erakarcen ditu hedoiac lurraren berce burutic, eguiten ditu ximistac uharrean, Atheratzen ditu haiceac bere kutchetaric,
8 Jo içan ditu Eguiptoco lehen-sorthuac guiçonetic abereetaraino,
9 Eta igorri ditu, oi Eguiptoa, eçagutzariac eta sendagailac hire erdira, Faraonen eta haren cerbitzarien gainera.
10 Harec jo içan ditu asco jendaia, eta hil erregue indar handitacoac,
11 Sehon Amorhearren erregue, Og Basango erregue, eta Canaango erresuma guciac;
12 Eta hequien lurra eman du primancetan, primancetan Israelgo bere populuari.
13 Jauna, çure icenac iraunen du bethi gucian; Jauna, çure orhoitzapena iraganen da guiçaldira eta guiçaldira;
14 Ecen Jaunac juiatuco du bere populua, eta hautsia içanen da bere cerbitzarien othoitzez.
15 Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac.
16 Ahoa badute, eta ez dira minçatuco; beguiac badituzte, eta ez dute ikusico;
17 Beharriac badituzte, eta ez dute adituco, ecen-eta hatsic ez da hequien ahoan.
18 Hequien eguileac hequien idurico eguin beitez, eta hequietan sinheste harcen duten guciac ere.
19 Israelen etchea, benedica çaçu Jauna; Aaronen etchea, benedica çaçu Jauna;
20 Lebiren etchea, benedica çaçu Jauna; Jaunaren beldur çaretenac, benedica çaçue Jauna.
21 Sion gainetic benedicatua içan bedi Jauna, bere egoitza Jerusalemen duena.