1 Lauda Jauna. Maithatu dut, ceren Jaunac ençunen baitu ene othoitzaren oihua;
2 Ceren ene alderat makurtu baitu bere beharria; eta nic dei eguinen diot ene egun orotan.
3 Heriotzeco oinhaceec inguratu naute, eta ifernuco athequec atzeman haute. Hestura eta oinhacea aurkitu ditut,
4 Eta dei eguin diot Jaunaren icenari. Oi Jauna, athera çaçu ene arima:
5 Urricalmendutsua da Jauna eta çucena, eta urricalcen da gure Jaincoa.
6 Jaunac beguiratzen ditu ttipiac: aphaldu naiz eta atheratu nau.
7 Oi ene arima, itzul hadi hire phausura, ceren benedicatu baihau Jaunac;
8 Ecen kendu ditu heriotzeari ene bicia, nigarrei ene beguiac, eroricoari ene oinac.
9 Jaunaren gogaraco içanen naiz bici direnen toquian.