1 Dabiden psalmoa. Jaunac ene Jaunari erran dio: Jar çaite ene escuinean, Çure etsaiac eçar detzadan arteo çure oimpeco alki.
2 Jaunac Siondic ilkiaracico du çure indarreco makila: erreguina çaite çure etsaien erdian.
3 Çure indarreco egunean, saindutasuneco ospearen erdian çure baithan da çure hastea; ene galçarretic atheratu çaitut artiçarra baino lehen.
4 Jaunac cin eguin içan du, eta etzaio urriquituren: Bethico çu çare aphez, Melquisedequen arara.
5 Jauna çure escuinean da; bere hasarreco egunean phorroscatu ditu erregueac.
6 Jendaien erdian juiatzen harico da; xahutuco ditu bazterrac; lehertuco ditu ascoren buruac lurrean.
7 Bidean errecatic edanen du; hargatic goratuco du burua.