3 Ez beçaçu ene ganic aldara çure beguithartea, eta edocein orduz eror nadien hesturan, ene alderat makur çaçu çure beharria. Edocein orduz dei eguin deçaçudan, ençun neçaçu laster;
4 Ceren kea beçala iraungui baitira ene egunac, eta xixquila beçala idortu ene heçurrac.
5 Ihartu naiz belharra beçala, eta kabartu da ene bihotza, ceren ene oguiaren jatea ahanci baitut.
6 Ene auhenen auhenez, ene heçurra bat eguin da ene haraguiarequin.
7 Eguin naiz mortuco pelicanoaren idurico, eta bilhacatu naiz hunça bere cilhoan beçala.
8 Loa galdu dut eta eguin naiz etchexori bakarra hegazteguian beçala.
9 Egun gucian erançunca hari çarozquidan ene etsaiac, eta laudatzen nindutenec, ene contra cin eguiten çuten.