1 Dabidi berari. Ene arima, benedica çaçu Jauna, eta ene barnean diren guciec benedica beçate haren icen saindua.
2 Ene arima, benedica çaçu Jauna, eta ez bequizquitzu ahanz haren onguieguin guciac.
3 Hura jabalduco çaioete çure gaixtaqueria guciei; harec sendatzen ditu çure hebaindura guciac.
4 Heriotzetic harec berrerosten du çure bicia; harec koroatzen çaitu bere urricalcortasunean eta urricalpenetan.
5 Bethetzen çaitu nahi ditutzun onez; çure gaztetasuna erreberrituco da arranoarena beçala.