13 Nola aita bat urricalcen baitzaiote bere haurrei, hala urricaldu da Jauna haren beldur direnen alderat,
14 Eçagutzen çuelacotz nolaco orhez garen eguinac. Orhoitu da herrautsez eguinac garela;
15 Guiçonaren egunac belharraren pare dira; bazterretaco lorea nola, hala loratzen da;
16 Ecen bicia haren baithan iraganen da, eta ez egonen; eta guero ez du bere lekua guehiago eçagutuco.
17 Bainan Jaunaren urricalmenduac egundainotic eta bethiren bethi du iraunen haren beldur direnen gainean; Eta semeen semeetara hedatuco da haren çucentasuna,
18 Haren leguea beguiratzen dutenen Eta haren manamenduen bethetzeaz orhoit direnençat.
19 Jaunac ceruan xuxendu du bere alkia, eta ororen gainera hedatuco da haren erreguetasuna.