4 Heriotzetic harec berrerosten du çure bicia; harec koroatzen çaitu bere urricalcortasunean eta urricalpenetan.
5 Bethetzen çaitu nahi ditutzun onez; çure gaztetasuna erreberrituco da arranoarena beçala.
6 Jaunac urricalmenduac harcen ditu, eta çucembidea bihurcen daroete bidegabea jasaiten dutenei.
7 Moisi eçagutaraci diozca bere bideac, Israelgo semeei bere nahiac.
8 Jauna da urricalmendutsu eta urricalcor, luçacor eta guciz urricalçale.
9 Ez da bethi samur egonen, ez-eta bethi dixiduca harico.
10 Ez darocu gure bekatuen arabera eguin, ez-etare gure tzarquerien araberaco saria bihurtu;