8 Jauna da urricalmendutsu eta urricalcor, luçacor eta guciz urricalçale.
9 Ez da bethi samur egonen, ez-eta bethi dixiduca harico.
10 Ez darocu gure bekatuen arabera eguin, ez-etare gure tzarquerien araberaco saria bihurtu;
11 Ecic cembat-ere cerua lurraz gorago baita, hambat hazcartu du bere urricalmendua haren beldur direnen gainean.
12 Cembat-ere iguzqui-ilkitzea etzitetic urrun baita, hambat-ere urrun eguin ditu gu ganic gure gaixtaqueriac.
13 Nola aita bat urricalcen baitzaiote bere haurrei, hala urricaldu da Jauna haren beldur direnen alderat,
14 Eçagutzen çuelacotz nolaco orhez garen eguinac. Orhoitu da herrautsez eguinac garela;