13 Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera.
14 Etzuen guiçon bat utzi hequiei bidegabe eguitera, eta hequien ariaz açurriatu cituen erregueac.
15 Berautzue ene cristoric uqui; berautzue ene profeten gainean malçurqueriaric erabilcetic.
16 Eta gosetea deithu çuen lurraren gainera, eta oguiari kendu çaroen bere indarra.
17 Hequien aitzinean igorri çuen guiçon bat: Josep gathibutzat içan cen saldua.
18 Gatheetan hestutuac içan ciren haren oinac, eta burdinac cilhatu cioen arima,
19 Haren hitza bethetzera ethor cedin arteo. Jaunaren solasac sutu çuen;