17 Hequien aitzinean igorri çuen guiçon bat: Josep gathibutzat içan cen saldua.
18 Gatheetan hestutuac içan ciren haren oinac, eta burdinac cilhatu cioen arima,
19 Haren hitza bethetzera ethor cedin arteo. Jaunaren solasac sutu çuen;
20 Erreguec bidali çuen haren gana eta libratu çuen; populuen buruçaguiac camporat atheratu çuen.
21 Eçarri çuen bere etcheco nausi, eta bere içate gucien buruco,
22 Erresumaco aitzindariac argui cetzan bera beçala, eta çaharrei umotasuna irakats cioçoten.
23 Eta Eguipton sarthu cen Israel, eta Jacob Camen lurrean arrotz içan cen.