25 Itzuli çuen Eguiptoarren bihotza, higüin ceçaten haren populua, eta maula eguin cioçoten haren cerbitzariei.
26 Igorri cituen Moise, bere cerbitzaria, eta Aaron, ceina baitzuen hautatu.
27 Hequien baithan eçarri çuen eçagutzarien eta sendagailen eguiteco ahala Camen lurrean.
28 Ilhumbeac igorri eta bazterrac ilhundu cituen, eta etzituen garraztu bere solasac.
29 Hequien urac odoletara aldatu eta arrainac hilaraci cituen.
30 Hequien lurrac eman cituen iguelac hequien erregueen guela barneenetaraino.
31 Minçatu cen, eta uli eta ulitcheria bat ethorri cen hequien eremu gucietara.