36 Jaunac jo cituen hequien lurrean lehen-sorthuac oro eta hequien lan gucietaco picainac.
37 Eta Israeldarrac atheratu cituen urhe eta cilharrez betheric, eta hebaindu bat etzen hequien leinuetan.
38 Eguiptoa boztu cen hequien goatez, ceren hequien beldurra jarria baitzen haren gainean.
39 Jaunac hedoi bat hedatu çuen hequien gueriçatzeco, eta su bat hequiei gabaz argui eguiteco.
40 Galdatu çuten, eta igorri çaroeten caila eta ceruco oguitic ase cituen.
41 Urratu çuen harria, eta urac çurrustan atheratu ciren, eta hibaiac goan ciren mortua barna;
42 Ceren orhoitu baitzen bere cerbitzari Abrahami eman çaroen bere hitz sainduaz.