7 Hura da gure Jainco Jauna; haren erabaquiac lur guciaren gainera hedatzen dira.
8 Orhoitu da bethi bere batasunaz, mila guiçalditan bethetzeco eman duen hitzaz;
9 Abrahami eguin aguinçaz, eta Isaaquequilaco bere cinaz.
10 Eta hura leguetan eman dio Jacobi, eta bethico patutan Israeli,
11 Cioelaric: Emanen darotzut Canaango lurra, çure primança içanen da hura;
12 Noiz-ere molcho ttipian, hainitz guti eta hango arrotz baitziren.
13 Eta jendaqui batetic bercera ibili ciren, eta erresuma batetic berce populu batera.