26 Eta hequien gainera goititu çuen bere escua, hequien xahutzeco mortuaren erdian,
27 Hequien odola iraizteco jendaien aitzinean, eta hequien barraiatzeco bazter orotan.
28 Eta Beelphegorri consecratu ciren, eta hilen sacrificioetaric jan çuten.
29 Eta samurraraci çuten beren asmuez, eta xahutzeac berhatu ciren hequien artean.
30 Eta Jaunaren alde jarri cen Phinees, eta jabaldu çuen, eta xahutzea guelditu cen.
31 Eta hori eguitate çucençat aiphatua içan çaio guiçaldi orotan mendeetaraino.
32 Eta samurraraci çuten Jauna Jaçargoaco uretan; eta Moise gaztigatua içan cen hequien gatic,