29 Eta samurraraci çuten beren asmuez, eta xahutzeac berhatu ciren hequien artean.
30 Eta Jaunaren alde jarri cen Phinees, eta jabaldu çuen, eta xahutzea guelditu cen.
31 Eta hori eguitate çucençat aiphatua içan çaio guiçaldi orotan mendeetaraino.
32 Eta samurraraci çuten Jauna Jaçargoaco uretan; eta Moise gaztigatua içan cen hequien gatic,
33 Ceren uhertu baitzuten haren gogoa, Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan.
34 Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac;
35 Eta nahastecatu ciren jendaiequin, eta ikasi çuten hequiec beçala eguiten,