3 Dohatsu beguiratzen dutenac çucentasuna, eta çucenari bere bidea noiz-nahi ematen darotenac!
4 Gutaz orhoit çaiteci, Jauna, çure populuari daducoçun beguitharte onean; çato gure ikustera salbamenduzco gogoan,
5 Ikus detzagun çure hautetsien onac, boz gaitecen çure populuaren bozcarioan, laudatua içan çaitecen çure primançan.
6 Bekatu eguin dugu gure arbasoequin, gaizqui ibili gare, tzarqueriac eguin ditugu.
7 Gure arbasoec Eguipton ez dituzte beren baithan ardietsi çure sendagailac, ez dira orhoitu çure urricalmendu nihonereco guciez; Hasarrearaci çaituzte, itsasora, itsaso Gorrira igaitean.
8 Eta Jaunac salbatu cituen bere icenaren ariaz, eçagutaraztecotzat bere ahala.
9 Eta dixidatu çuen itsaso Gorria, eta agortu cen; eta eraman cituen leceac barna, hala-nola mortuco celhaietic.