33 Ceren uhertu baitzuten haren gogoa, Eta kordocatu baitzen bere ahoco solasetan.
34 Etzituzten xahutu Jaunac erran jendaiac;
35 Eta nahastecatu ciren jendaiequin, eta ikasi çuten hequiec beçala eguiten,
36 Eta cerbitzatu cituzten hequien jaincomoldeac, eta hori içan cen hequien behaztoparazteco;
37 Eta debruei imolatu çarozten beren seme-alabac;
38 Eta ixuri çuten hobengabeco odola, beren seme-alaben odola, ceinac sacrificatu baitzituzten Canaango jaincomoldeei. Eta lurra odolez usteldua içan cen,
39 Eta kutsatu çuten beren eguincariez, eta lohitu ciren beren asmu tzarretan.