36 Eta cerbitzatu cituzten hequien jaincomoldeac, eta hori içan cen hequien behaztoparazteco;
37 Eta debruei imolatu çarozten beren seme-alabac;
38 Eta ixuri çuten hobengabeco odola, beren seme-alaben odola, ceinac sacrificatu baitzituzten Canaango jaincomoldeei. Eta lurra odolez usteldua içan cen,
39 Eta kutsatu çuten beren eguincariez, eta lohitu ciren beren asmu tzarretan.
40 Eta Jauna hats gaixtoan hasarretu cen bere populuaren contra, eta gaitzetsi çuen bere primança.
41 Eta arthiqui cituen jendaien escuetara; eta nausitu citzaizcoten hequiec hastio cituztenac.
42 Eta hestutu cituzten beren etsaiec, eta hequien escuaren azpian aphalduac içan ciren.