5 Ikus detzagun çure hautetsien onac, boz gaitecen çure populuaren bozcarioan, laudatua içan çaitecen çure primançan.
6 Bekatu eguin dugu gure arbasoequin, gaizqui ibili gare, tzarqueriac eguin ditugu.
7 Gure arbasoec Eguipton ez dituzte beren baithan ardietsi çure sendagailac, ez dira orhoitu çure urricalmendu nihonereco guciez; Hasarrearaci çaituzte, itsasora, itsaso Gorrira igaitean.
8 Eta Jaunac salbatu cituen bere icenaren ariaz, eçagutaraztecotzat bere ahala.
9 Eta dixidatu çuen itsaso Gorria, eta agortu cen; eta eraman cituen leceac barna, hala-nola mortuco celhaietic.
10 Atheratu cituen hastio cituztenen escutic, eta etsaiaren escutic berrerosi cituen.
11 Eta urez estali cituen hequien hestutzaileac, eta bat bakarra hequietaric etzen guelditu.