8 Eta Jaunac salbatu cituen bere icenaren ariaz, eçagutaraztecotzat bere ahala.
9 Eta dixidatu çuen itsaso Gorria, eta agortu cen; eta eraman cituen leceac barna, hala-nola mortuco celhaietic.
10 Atheratu cituen hastio cituztenen escutic, eta etsaiaren escutic berrerosi cituen.
11 Eta urez estali cituen hequien hestutzaileac, eta bat bakarra hequietaric etzen guelditu.
12 Eta Israeldarrec sinheste hartu çuten haren hitzetan eta cantatu cituzten haren laudorioac.
13 Laster makurtu ciren, ahanci cituzten haren eguinçac, eta etzuten iguriqui bere asmua bethe arteo.
14 Eta mortuan çalequeriari eman ciren, eta Jaincoa froguetan eçarri çuten toqui agor hartan.