1 Dabidi berari psalmoco cantica.
2 Jaincoa, ene bihotza aphaindua da, aphaindua da ene bihotza. Cantatuco dut, musicaco tresnac joco dut ene ospearen erdian.
3 Atzar çaite, ene ospea; atzar, maniurra eta guitarra: goiz-goicetic atzarrico naiz ni ere.
4 Populuen aitzinean aithor emanen darotzut, Jauna, eta psalmoac cantaturen darozquitzut jendaien erdian;
5 Ceren çure urricalmendua ceruac baino handiago baita, eta hedoietaraino helcen baita çure eguia.
6 Ceruen gainera alcha çaite, Jaincoa, eta çure ospeac dirdira beça lur guciaren gainera,