5 Ceren çure urricalmendua ceruac baino handiago baita, eta hedoietaraino helcen baita çure eguia.
6 Ceruen gainera alcha çaite, Jaincoa, eta çure ospeac dirdira beça lur guciaren gainera,
7 Athera ditecençat çure maiteac: Çure escuinac libra beneça, eta ençun neçaçu;
8 Jauna minçatu da bere leku sainduan. Bozcarioz jaucico naiz: phartituco dut Siquem eta olhetaco harana neurtuco.
9 Galaad enea da, eta enea da Manase; eta Efraim da ene buruaren gueriça. Juda ene erregue da;
10 Moab ene phesquiçaren uncia. Idumean hedatuco dut ene oina; arrotzac ene adisquide eguin dira.
11 Norc eramanen nau hiri hazcartura? norc eramanen nau Idumearaino?