6 Ceruen gainera alcha çaite, Jaincoa, eta çure ospeac dirdira beça lur guciaren gainera,
7 Athera ditecençat çure maiteac: Çure escuinac libra beneça, eta ençun neçaçu;
8 Jauna minçatu da bere leku sainduan. Bozcarioz jaucico naiz: phartituco dut Siquem eta olhetaco harana neurtuco.
9 Galaad enea da, eta enea da Manase; eta Efraim da ene buruaren gueriça. Juda ene erregue da;
10 Moab ene phesquiçaren uncia. Idumean hedatuco dut ene oina; arrotzac ene adisquide eguin dira.
11 Norc eramanen nau hiri hazcartura? norc eramanen nau Idumearaino?
12 Ez othe çuc, Jaincoa, ceinac hastandu baiquintutzun, eta ez baitzinen, oi Jaincoa, gure armadetara aguercen?