16 Ceren ez den urricalmendu harceaz orhoit içan;
17 Eta ceren hilaraci beharrez jaçarri dioen guiçon buluz, erromes eta atsecabetan cenari.
18 Madaricionea du maithatu, eta madaricionea çaio ethorriren; benedicioneaz etzen gura, eta benedicionea haren ganic urrunduren da. Madaricionea jaunci du hala-nola soineco bat, eta ura beçala sarthu da haren barnean, eta olioa beçala haren heçurretan.
19 Içan bequio estalcen duen soinecoa beçala, tincatzen duen guerricoa beçala.
20 Horra cer saria içanen duten Jaunaren baithan ene belzten eta ene arimaren contra gaizqui erraten hari direnec.
21 Eta çuc, Jauna, Jauna, enequin eguiçu çure icenaren ariaz, ceren goçoa baita çure urricalmendua. Libra neçaçu,
22 Ceren naicen behar eta escasian, eta nahasia den ene barnean ene bihotza.