20 Horra cer saria içanen duten Jaunaren baithan ene belzten eta ene arimaren contra gaizqui erraten hari direnec.
21 Eta çuc, Jauna, Jauna, enequin eguiçu çure icenaren ariaz, ceren goçoa baita çure urricalmendua. Libra neçaçu,
22 Ceren naicen behar eta escasian, eta nahasia den ene barnean ene bihotza.
23 kendua naiz erorcen den itzala iduri, eta iraicia xartalac beçala.
24 Baruraz herbalduac dira ene belhaunac, eta ene haraguia olio escasez iraunguia da.
25 Eta hequien laidagarri bilhacatu naiz: ikusi naute, eta dardaratu dituzte buruac.
26 Lagunt neçaçu, ene Jainco Jauna, eta salba çure urricalmenduaren arabera.