2 Handiac dira Jaunaren escuco lanac, bere nahi gucien arabera bereciac.
3 Aithor eta gorespen atheratzen diote bere lanec, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.
4 Jaun urricalcor eta urricalmendutsuac bere sendagailen orhoitzapen bat eman du:
5 Jatecoa eman diote haren beldur direnei. Bere patuaz orhoituco da bethi gucian;
6 Bere populuari eçagutaracico dio bere eguincen indarra,
7 Hari emanez jendaien primança; eguia eta çucentasuna haren escuetaco eguinçac dira.
8 Cinac dira haren legue guciac eta bethiren bethico gogortuac, cintasunean eta çucentasunean eguinac.