1 Lauda Jauna, Agjeoren eta Çacariasen bihurpenaz. Dohatsu Jaunaren beldur den guiçona! Haren manamenduetan guciz laket dena.
2 Lurraren gainean ahaldun içanen da haren ganicaco ondoregoa: benedicatuac içanen dira prestuen umeac.
3 Ospea eta aberastasunac haren etchean içanen dira, eta menderen mendetan iraunen du haren çucentasunac.
4 Ilhumbeetan prestuei argui bat ilki çaiote: Jauna urricalcor, urricalmendutsu eta çucena da.