6 Hargatic ez da behinere kordocatua içanen.
7 Prestua bethi gucian içanen da orhoitzapenetan; gaizqui ençute beldurric ez du içanen. Jaunaren baithan iguriquitzera dago haren bihotza;
8 Haren bihotza gothortua da; ez da kordocatuco bere etsaiac heciac ikusi arteo.
9 Barraiatu, beharrei eman du bere içana; haren çucentasunac menderen mendetan du iraunen; haren adarra ospetara içanen da goratua.
10 Gaixtaguinac ikusico du eta hasarretuco da; carrascatuco ditu horçac eta ihartuco da: galduco da bekatoreen lehia.