6 Mendiac, certaco jauci çarete ahariac beçala, eta çuec, mendixcac, bildotsac iduri?
7 Lurra ikaratu da Jaunaren aitzinean, Jacoben Jaincoaren aitzinean.
8 Harec aldatzen du harria ur-maeletara, eta cotorra ithur-uretara.
1 Ez guri, Jauna, ez guri, bainan çure icenari eman eçoçu ospe,
2 Çure urricalmendu eta eguiaren ariaz, beldurrez-eta jendaiec noizbait erran deçaten: Non da horien Jaincoa?
3 Gure Jaincoa ordean ceruan da; bere gogoco cituen guciac eguin ditu.
4 Jendaien jainco-itchurac dira cilhar eta urhe, guiçonen escuetaco lanac.
5 Ahoa badute, eta ez dira minçatzen; badituzte beguiac, eta ez dute ikusten.
6 Beharriac içan, eta ez dute aditzen; sudur-mizpirac içan, eta ez dute usnatzen.
7 Badituzte escuac, eta ez dute haztatzen; oinac ere, eta ez dira ibilico; beren cinçurretic ez dute oihuric eguinen.
8 Hequien idurico bilhaca beitez hequien eguileac, eta hequietan sinheste duten guciac.
9 Israelen etcheac Jauna baithan iduqui du bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.
10 Aaronen etcheac Jauna baithan iduqui bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.
11 Jaunaren beldur direnec Jauna baithan iduqui dute beren phesquiça: hura da hequien lagunça eta gueriça.
12 Jauna orhoit içan da gutaz eta benedicatu gaitu. Benedicatu du Israelen etchea, benedicatu du Aaronen etchea.