9 Israelen etcheac Jauna baithan iduqui du bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.
10 Aaronen etcheac Jauna baithan iduqui bere phesquiça: hura da haren lagunça eta gueriça.
11 Jaunaren beldur direnec Jauna baithan iduqui dute beren phesquiça: hura da hequien lagunça eta gueriça.
12 Jauna orhoit içan da gutaz eta benedicatu gaitu. Benedicatu du Israelen etchea, benedicatu du Aaronen etchea.
13 Ttipi eta handi, benedicatu ditu Jaunaren beldur diren guciac.
14 Jaunac guehiago eguin beça çuençat, çuençat eta çuen semeençat.
15 Benedica beçaitzazte Jaunac, ceru-lurrac eguin dituenac.