101 Ene oinac bide tzar gucitaric debecatu ditut, çure hitzaren beguiratzea gatic.
102 Çure erabaquietaric ez naiz makurtu, ceren çuc eman içan darotaçun leguea.
103 Ceinen goço çaizquidan çure solasac! Eztia ene ahoari baino guehiago.
104 Çure manamenduez içatu naiz arguitua: hargatic higüindu ditut tzarqueriaco bide guciac. NUN.
105 Çure hitza criselu bat da ene urhatsençat, eta argui bat ene ibilbideençat.
106 Cin eguin eta burutan hartu dut çure çucentasuneco erabaquien çaincea.
107 Alde orotaric beheratua naiz, Jauna; bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.