105 Çure hitza criselu bat da ene urhatsençat, eta argui bat ene ibilbideençat.
106 Cin eguin eta burutan hartu dut çure çucentasuneco erabaquien çaincea.
107 Alde orotaric beheratua naiz, Jauna; bizcor neçaçu çure hitzaren arabera.
108 Beguitharte eguioçute, Jauna, ene ahoac bere nahitara eguin botuei, eta irakats diçadatzu çure erabaquiac.
109 Ene arima ene escuen menturan da bethi, eta ez dut ahanci çure leguea.
110 Artea hedatu darotade gaixtaguinec, eta ez naiz çure manamenduetaric baztertu.
111 Bethico primancetan ardietsi ditut çure lekucotasunac, ceren baitira ene bihotzaren bozcarioa.