117 Lapin neçaçu eta salbatua içanen naiz, eta çure legueac gogoan erabiliren ditut bethi.
118 Arbuiatzen ditutzu çure erabaquietaric guibelatzen direnac, tzarrac direlacotz hequien gogoetac.
119 Legue-hauste batzuençat iduqui ditut lurreco bekatore guciac; hargatic maithatu ditut çure lekucotasunac.
120 Çure beldurraz alderen-berce iragan çaçu ene haraguia; ecen çure erabaquien beldur naiz. AIN.
121 Çucentasunean ibili naiz eta çucenari eman diot bere bidea: ez beneçaçu arthic ene belzten hari direnen escuetara.
122 Oneraco lagunça eguin dioçoçu çure cerbitzariari: ez beneçate belz hampurutsuec.
123 Çure ganicaco salbamenduaren eta çure çucentasuneco aguinçaren iguri, ene beguiac iraunguitu dira.