126 Ordu da eguiteco, Jauna; eceztatu dute çure leguea;
127 Hargatic maithatu ditut çure manamenduac, urhea eta topaça baino guehiago;
128 Hargatic naramanzcan ene urhatsac çure manamendu gucien arabera, eta higüin içan ditut tzarqueriaco bide guciac. PHE.
129 Ederresgarri dira çure lekucotasunac: aria hortaz ikartu ditu ene arimac.
130 Çure solasen aguerpenac arguitzen du, eta xumeei adimendua ematen.
131 Idequi içan dut ahoa eta eneganatu dut çure hatsa, ceren bainindagoen çure manamenduen lehiaz.
132 Beguira diçadaçu, eta urrical çaquizquit, çure icenaren beldur direnei eguiten ohi çaren beçala.