138 Manatu duçu beguira detzagun çucentasuna, çure lekucotasunac eta çure eguia.
139 Iharraraci nau ene karrac, ene etsaiec ahanci dituztelacotz çure hitzac.
140 Çure solasa borthizqui kaldatua da, eta çure cerbitzariac maithatu du hura.
141 Haur gazte bat naiz eta erdeinatua: ez dut ahanci çure leguea.
142 Çure çucentasuna, bethiereco çucentasuna da, eta çure leguea eguia bera da.
143 Hestura eta athequec atzeman naute: çure manamenduac dira ene gogoaren alhabideac.
144 Çure lekucotasunac bethiereco çucentasuna dira; emadaçu adimendua, eta bicico naiz. COPH.