141 Haur gazte bat naiz eta erdeinatua: ez dut ahanci çure leguea.
142 Çure çucentasuna, bethiereco çucentasuna da, eta çure leguea eguia bera da.
143 Hestura eta athequec atzeman naute: çure manamenduac dira ene gogoaren alhabideac.
144 Çure lekucotasunac bethiereco çucentasuna dira; emadaçu adimendua, eta bicico naiz. COPH.
145 Ene bihotz oroz eguin dut oihu: Ençun neçaçu, Jauna: bilhatuco ditut çure legueac.
146 Çuri eguin dut oihu: Salba neçaçu; beguiratuco ditut çure manamenduac.
147 Goiz lehenetic abiatu naiz, eta deihadar eguin dut, ceren çure hitzetan eçarri baitut ene iguriquimen gucia.