142 Çure çucentasuna, bethiereco çucentasuna da, eta çure leguea eguia bera da.
143 Hestura eta athequec atzeman naute: çure manamenduac dira ene gogoaren alhabideac.
144 Çure lekucotasunac bethiereco çucentasuna dira; emadaçu adimendua, eta bicico naiz. COPH.
145 Ene bihotz oroz eguin dut oihu: Ençun neçaçu, Jauna: bilhatuco ditut çure legueac.
146 Çuri eguin dut oihu: Salba neçaçu; beguiratuco ditut çure manamenduac.
147 Goiz lehenetic abiatu naiz, eta deihadar eguin dut, ceren çure hitzetan eçarri baitut ene iguriquimen gucia.
148 Arguia baino lehen çure gana goititu ditut beguiac, çure solasez alhatzeco ene gogoa.