146 Çuri eguin dut oihu: Salba neçaçu; beguiratuco ditut çure manamenduac.
147 Goiz lehenetic abiatu naiz, eta deihadar eguin dut, ceren çure hitzetan eçarri baitut ene iguriquimen gucia.
148 Arguia baino lehen çure gana goititu ditut beguiac, çure solasez alhatzeco ene gogoa.
149 Ene minçoa adi çaçu, Jauna, çure urricalmenduaren arabera; eta çure çucentasunaren arabera hazcar çaçu ene bicia.
150 Ene jaçarleac gaizquiari hurbildu çaizco; urrundu dira, berriz, çure leguetic.
151 Hurbil çare, Jauna; eta çure bide guciac eguia bera dira.
152 Hastetic eçagutu dut çure lekucotasunetaric, bethicotzat asentatu ditutzula. RES.