155 Bekatoreetaric urrun dago salbamendua, ez dituztelacotz çure legueac bilhatu.
156 Handiac dira, Jauna, çure urricalpenac: biciaraz neçaçu çure erabaqui çucenaren arabera.
157 Hainitz dira niri jaçarcen eta ene hestutzera hari direnac: çure lekucotasunetaric ez naiz makurtu.
158 Ikusi ditut leguea hausten çutenac, eta ihartu naiz ceren etzituzten çure hitzac beguiratzen.
159 Jauna, ikusaçu nola maithatu ditudan çure manamenduac çure urricalpenean emadaçu bicia.
160 Eguia da çure hitz gucien erroa; çure çucentasunaren erabaquiec menderen mendetan dute iraunen. SIN.
161 Ariaric gabe jaçarri darotet buruçaguiec, eta ene bihotza çure solasen beldurrez egon da.