159 Jauna, ikusaçu nola maithatu ditudan çure manamenduac çure urricalpenean emadaçu bicia.
160 Eguia da çure hitz gucien erroa; çure çucentasunaren erabaquiec menderen mendetan dute iraunen. SIN.
161 Ariaric gabe jaçarri darotet buruçaguiec, eta ene bihotza çure solasen beldurrez egon da.
162 Çure hitzen gainean bozcariotan sarthuco naiz, buluzquin handi batzu atzeman dituena iduri.
163 Higüincetan içatu dut eta gaitzetsi gaixtaqueria; aldiz çure leguea maite içan dut.
164 Egunean çazpitan laudorioac cantatu darozquitzut çure çucentasuneco erabaquien gainean.
165 Baque handi bat da çure leguea maite dutenençat, eta behaztopagailuric hequiençat ez da.